Analisi klinikoak
Analisi klinikoa esploratzeko proba mota bat da. Paziente baten lagin biologikoak hartzean eta laborategian aztertzean datza, eta diagnostiko bat baieztatzeko edo baztertzeko, anomaliak detektatzeko edo tratamendu jakin bat edo beste edozein prozedura terapeutiko aplikatzeko behar den informazioa lortzeko erabiltzen da.

Proba analitikoen katalogo zabala eskaintzen dugu zentroan, mediku espezialitate guztiei laguntza diagnostikoa eskainiz.
Analisi kliniko motak
-
Hematologia
-
Biokimika
-
Bakteriologia
-
Inmunologia
-
Hats-testa
-
Laktosarekiko, fruktosarekiko, laktulosarekiko eta elikagaiekiko intolerantzia testa
-
Fetuaren DNA testa amaren odolean
-
Analisi genetikoak
-
Sexu-transmisiozko gaixotasunen diagnostikoa (STG)
Pazientearentzako jarraibideak
Odol-analisiak
Zure sendagileak besterik adierazi ezean, 8 orduz barau egin beharko duzu.
Gorozki-analisia
Lagina ontzi esteril batean biltzen da (botiketan salgai). Nahikoa da intxaur baten tamainako lagina. Lehenbailehen bidali behar da laborategira; bien bitartean, hozkailuan gorde behar da.


Gernu-analisia
Goizeko lehen txiza bilduko da (ahal bada), kontzentratuena delako (ontzi egokiak botiketan salgai). Ez da etxeko ontzirik erabili behar.
Gernua biltzean, higiene-baldintzak beteko dira: eskuak eta genitalak urez eta xaboiz garbitu, xaboia kendu eta toalla garbi batekin lehortu.
Gernua ONTZIAN ZUZENEAN bilduko da –INOIZ EZ PIXONTZIAN–, eta gernuaren hasiera eta amaiera bota beharko dira, uretrako eta perienoko florarekin kutsa ez dadin. Gernu-laginak lehenbailehen bidali behar dira laborategira, 2 orduren buruan, ahal bada; bien bitartean, hozkailuan gorde beharko dira (hozkailuaren behealdean jartzea nahikoa da).

.jpg)